Sartu

euskadi

Berrikuntza Sarearen Manifestua

Euskal herritarrak gara eta Euskal Herriko aldaketa politikorako Berrikuntza Sarean parte hartzea erabaki dugu. Lurralde eta lan-sektore desberdinetatik gatoz, geure ibilbideak desberdinak dira, baita geure pentsaerak ere. Herrialde honen aniztasun aberatsaren adierazgarri gara, bai geure ideologiei dagokienez, bai geure lurraldetasun sentimendu desberdinei dagokienez. Baina, gai publikoekiko interes bera dugu, herrialdearen etorkizunak kezkatzen gaitu eta etorkizun hori herritarren eskubideetan, eta ondorioz, berdintasun politikoan eta desberdinak garenon arteko elkarrizketan eta adostasunean oinarritzea nahi dugu. (Jarraitu irakurtzen ...)

Euskadi Laika

Daniel Solana

Laikotasunaren sakontzearentzako proposamenak gure gizartean:

Euskadirentzako proposamenak:

Edozein klaseren, sinbolo erlijiosoek, erakunde ofizialetatik desagertu behar izan dute. Proposatzen dugu instituzio euskaldunek estudio bat ardura eman dezatela sinbolo erlijiosoen gainetik instituzio publikoetan hiru lurralderen zentro publikoetan, udalak edo administrazioa oro har, eta sinboloak bereiz ditzan ondare kolektiboaren produktua diren, edo balio artistiko berezi bat daukaten, ezarpen berriak dira espazio publikoan. (Jarraitu irakurtzen ...)

Inaxio Uria eta Isaías Carrasco; herritar berdinak ziren?

Óscar Rodríguez Vaz

Bi hilabete baino gutxiago igaro dira ETAren azken hilketatik. Berriro ere, atentatua ANV-EAEren gobernupeko udalerri batean gauzatu zuen, eta berriro ere, udalaren buruzagitzan gutxiengoan zihardutenek beste alde batera begiratu zuten, eta horrela, azken hiru hamarkadetan hainbestetan ikusi dugun terrorismoaren menpekotasunaren eta koldarkeriaren komeria errepikatu zen. (Jarraitu irakurtzen ...)

Bai burdinbide mistoari

Antxon Olabe

Y-a ez da Euskal Herrian dauden garraio arazoentzako behin betiko konponbidea, baina konponbidearen zati bat da. Proiektu hau mistoa izatea erabaki denetik, hau da, pertsonez gain, salgaiak ere garraiatzeko erabiltzea erabaki denetik, Y-aren hasierako kontzeptua ingurumenarentzako modu positiboan eraldatu da. Izan ere, modu masiboan eta epe luzera salgaiak eta pertsonak trenez garraiatzearen aldeko apustua egitearen alde gaudenon ustez, proiektuaren hasierako parametroak aldatu izana ezinbestean da aurrerapauso bat, izan ere, hasieran pertsonak soilik garraiatzea aurrez ikusten zen. (Jarraitu irakurtzen ...)

Kultura Zerrada

Juan Zubillaga

Duela gutxi Kultura sailburuak Euskal Kultura Planaren aplikazioaren balantzea aurkeztu du. Duela lau urte hasi zen plan honen inguruan egin duten ebaluazioaren arabera, «euskal nazio nortasuna» indartzeko instrumentu bat da eta ordezkari bizkaitarraren hitzetan, “herriaren aintzatespenaren” zerbitzura dago (El Correo). (Jarraitu irakurtzen ...)

Lanean eta irekita

Luisa Etxenike

Etxebizitzari buruzko Legerik gabe jarraitzen dugu. Lege proiektua Eusko Legebiltzarrean azken-azken orduan aurkeztu zutenez, ezingo da legealdi honetan eztabaidatu. Denbora joan ahala, haren edukiaren trailerrak eta eszenarik deigarrienak ezagutu ditugu, zineman bezala. Horixe izan da Lakuako Gobernuaren espezialitateetariko bat: gauzak zalaparta handiz iragartzea, burututzat jotzea egiteke daudenean, kontsultatu eta eztabaidatzea eta egokiak edo gauzagarriak diren ikustea; etengabe erabili dute iragarri, zerbait geratuko da eta estrategia, gero ezer ere geratu ez arren. (Zer gertatu zen Estrasburgoko Auzitegiaren aurrean aurkeztuko zuten errekurtso ospetsuarekin? Zer gertatuko da Madrazok iragarri berri duen eta Jaurlaritzak jarraian zuzendu duen etxebizitza babestu geldiak berriz erosteko proiektuarekin?). (Jarraitu irakurtzen ...)

Aldaketa nahi duen logopeda eta psikopedagogo bat

Berrikuntza jaialdia

Otsailaren 7an, goizeko 12 etan Bilboko Euskaldun Jauregian, berrikuntzarako jaialdia ospatu zan. Berrikuntza Sareari dagozkion 800 pertsona joan ziran ekitaldira, non gizarte zibiletik 20 pertsona baino gehiago berba egin zuten beraien desioak manifestazeko aldaketaren alde.

Gero, hautagaiaren interbentzioa. Batasuna, aldaketa, pluraltasuna eta partaidetasuna izan ziran Patxi Lopez-ek bere hitzaldian oinarritu zituen gai garrantzitsuenak. (Jarraitu irakurtzen ...)

Amets bat geneukan, proiektu bat daukagu

 

Imanol Zubero

 

Amets bat geneukan: gizalegezko euskal aberri atsegin bat eraikitzea, alegia. Gogor egin dugu lan hori egia bihur dadin. Gaur amets hori arriskuan dagoela ikusten dugu. Seguruenik horrexegatik gaude orain hemen, Berrikuntza Sarean parte hartzen. (Jarraitu irakurtzen ...)

Una Euskadi abierta a Europa y al mundoHauteskunde-programako dokumentua

Euskadi forma parte de un espacio geográfico donde las fronteras de los estados han dejado de ser una barrera entre ciudadanos. En este nuevo contexto, Euskadi debe recuperar su vocación europea de tan larga tradición y con un gran futuro. (Jarraitu irakurtzen ...)