Sartu

Banalizazio saihestezina

JOSEBA Arregi*

Nazionalismoak bere helburuen murrizpena erradikalizazio irtenaldi antzuekin konpentsatzen du.

Bitxia da; egungo gizarteen laikotasuna zenbat eta gehiago azpimarratu, orduan eta adierazpen gehiago egiten dira erlijioari buruz. Komunikabideetan erlijioa gaur egun inoiz baino gehiago agertzen dela esan daiteke. Eliza katolikoak gizartean hain sekularizatua den garai honetan inoiz baino presentzia gehiago du, baina seguruenik ez gustatuko litzaiokeen moduan.
Mundu islamikoko eta egungo erlijio munduko analista batzuek laikotasunak erlijioa eragiten duela eta erlijioaren forma fundamentalistak garai honetako globalizaziora hoberen egokitu direnak direla ere esaten dute: gizarte bakoitzeko kultura ezaugarriei dagokienez, erlijioa alde batera uztean, fundamentalismo erlijiosoak esportatu egin daitezke eta elkarren artean guztiz desberdinak diren egoera eta kulturetan azal daitezke. Hala ere, fundamentalismo erlijioso horiek era berean formateatuta daude: gizartearen forma eta egituren homogeneizazioa eta estandarizazioa (Olivier Roy).
Islamak mendebaldeko gizartean duen eraginaren analisi askok diotenaren kontra, autore horrek islama mendebaldeko ohiturak azkar hartzen ari dela dio. Eta mendebaldeko kutsu horren oinarrizko elementu bi gailentzen ditu: islamaren banalizazioa eta fede erlijiosoa subjektibo bihurtzeko joera. Banalizazio prozesu hori har dezakegu oianrrizko adibide gisa.
Islama estatu askoren (arabiarrak nahiz ez-arabiarrak) antolaketa elementu bilakatzen hasi da, eta ondorioz, bere indarra areagotzen ari da. Baina bilakaera horretan, banalizatzen hasi da: estatu askok islama gizarteak eratzeko elementu gisa hartzen dute, baina erlijioaren erradikaltasuna ezabatzearen truke, zuzenbide orokor ez-islamikoarekiko bateragarritasuna onartzearen truke eta Estatuak erlijioarekiko duen autonomia onartzen joatearen truke.

Banalizazio prozesu hori ez da islama bezalako erlijio mugimenduen kasuan soilik gertatzen. Aspaldi ere kristautasunarekin gauza bera gertatu zen. Eta gaur egun ere nazionalismo joera askorekin ere gertatzen ari da. Sabino Aranaren nazionalismo erradikalak Abandoko ortuko hormak gainditu zituen eta Bilboko gizartean pixkanaka sartzen joan zen eta hori gainerako alderdien antzekoagoa zen eta De la Sotak exijitzen zuenaren moduko programa politikoa egitea onartu zuelako lortu zuen. Hau da, programa politikoaren ardatza ez zen independentziaren aldarrikapena, 1876a baino lehenagoko egoerara itzultzea baizik, hau da, eskubide eta betebeharrekin, monarkiarekin ituna egiten eta foruak indarrean zeuden egoerara itzultzea.
Euskal nazionalismoaren historia banalizazioaren adibide argia da: bere asmoen erradikaltasuna zenbat eta gehiago arindu, orduan eta onargarriagoa zen euskal herritar sektore zabalentzat. Mugimendu nazionalista guztien zatiketak eredu beraren arabera egin dira: banalizazioaren bitartez. Banalizazioak sozializazioa ziurtatzen du, baina gero, mugimenduaren garbitasuna zaintzeko erradikalizazio jarrerak ere azaltzen dira, oinarri subjektibo gero eta argiagoko erradikalizazioa, hain zuzen. Baina hori beste kontu bat da.
Banalizazio guztiekin batera ikusten dira beti itxuraz erradikalak diren erritualak, uko egitearen kontzientzia arintzen dutenak: edo bestela, euskarri kulturalik gabeko etnifikazioak egiten dira --jarri K bat zure izenean edo abizenean, edo jarri euskalduna dirudien izen bat zure familian, gaztelaniaz soilik hitz egiten eta normaltasun osoz gaztelaniazko kultura kontsumitzen jarraitzen baduzu ere--, edo bestela, erradikaltasuna zigorgabetasun osoz erritualen bidez adierazteko espazioak sortzen dira. Eta ez naiz legearen eta Estatuko segurtasun indarren aurreko zigorgabetasunaz ari, horrez gain --Erregeari eta himno nazionalari txistu egiteko ez da ausardia gehiegi behar--, erradikaltasun osoz bizitako nazionalismo baten ondorioen aurreko zigorgabetasunaz ari naiz.
Freuden teoriei jarraiki, ordezkapen sinbolikoaz hitz egin genezake: ezin dut eta ez daukat interes handirik ere, ez dakit zer esan nahiko lukeen benetan Estatuarekiko, hots, Espainiarekiko harreman guztiak hausteak, horren ondorio guztiekin, Erregeak eta himnoak sinbolizatzen duten eskubide eta betebeharren saretik irteteak. Baina hala balitz bezalako itxurak egingo ditut inolako ondoriorik ez dakarren egoera batean: futbol zelai batean, adibidez, --futbola eta ia gainerako kirol guztien arau nagusiaz baliatuz: futbol zelaian gertatzen dena bertan geratzen da eta ezin da jurisdikzio arruntaren esparrura irten--.
Beharbada oso serioa izango da euskaldun eta katalan batzuk biltzen direnean eta Erregeari eta himno nazionalari txistu egiteko errituari ekiten diotenean gertatzen dena. Beharbada nazionalismoaren banalizazioaren ondorio bat baino ez da izango, baina banalizazio horrek guztiok kezkatu behar gaitu, Estatuan sinesten dutenak nahiz nazionalistak. Beharbada desberdintasun txikiaren neurosiaren ospakizuna baino ez da izango: desberdintasuna benetakoa eta sakona denean, ez ditu erritu goresle horiek behar. Beharbada ondoriorik gabeko masturbazio antzua baino ez da izango. Beharbada ondorio argia izango du, hau da, "ez niretzat, ez zuretzat", ezegonkortasuna eragin nahi izatea.
*Aldaketa kultura elkarteko lehendakaria (Berrikuntza Euskadirentzat)

El Periódico 27.05.09

 

 

Dokumentuak: gaur

Iruzkinak

(CONFUTATISMALEDICTIS)(e)k idatzi zuen Ekaina 02, 2009 00:29

Los bandazos entre radicalización y banalización ocurren en todas las ideologías: Cuando un Partido quiere mantenerse en el poder a pesar de un entorno cambiante, se banaliza como hizo la UCD y Alianza Popular respecto del Franquismo. Entonces abarca ámbitos nuevos pero inevitablemente hay antiguos militantes que se sienten traicionados y tienden a la radicalización. El franquismo se banaliza pero conserva sus símbolos (Estatuas, nombres de calles, etc.) También el socialismo renunció al marxismo para ampliar su base social, y fue inmediatamente calificado como Partido de derechas por los más integristas de sus conmilitones, y también conserva el puño cerrado y el canto de la Internacional con sus símbolos de los parias de la Tierra y la famélica legión. Quizá la actual China sea el protoejemplo de comunismo banalizado en lo económico pero manteniendo símbolos y estructuras tradicionales del Maoismo, siendo la banalización económica a su vez reacción por mor de la supervivencia a la radicalización de la Revolución Cultural.

Incluso en la Iglesia Católica si observamos el Concilio Vaticano II como aggiornamento necesario para sobrevivir, y a la Teología de la Liberación como su desarrollo, serían la banalización que engendra reacciones radicales, como los múltiples movimientos puristas o integristas como Lefevre, y hasta folclóricos como el Palmar de Troya, y cristaliza en los bandazos y retrocesos de la Jerarquía asustada hacia posturas esencialistas.

Las oscilaciones entre banalización y radicalización, y la convivencia entre una praxis banal con una liturgia purista y radical son una constante en la vida de todas las ideologías. Cuando la contradicción es más violenta sobreviene una crisis catárquica como la que provocó la implosión de la URSS.

El nacionalismo vasco no tiene probablemente más contradicciones que otras ideologías. Es seguramente la existencia de ETA y todo lo que significa, lo que distorsiona y desquicia su proceso de evolución y maduración histórica. Es posible que la pérdida del Poder Político favorezca una reflexión serena que permita reformularse y redefinirse a esa pieza de nuestro rompecabezas que es el nacionalismo democrático, y que sus aledaños más radicales logren emanciparse del Protectorado de ETA.

No nos vendría mal, porque Euskadi no la pueden construir solamente ellos como han pretendido, pero tampoco la podemos construir los demás sin ellos. Aquí nadie es imprescindible, pero todos somos necesarios.