Sartu

Kultura Irekia geroari begira

“Cultura Abierta – Kultura Irekia” kulturgintzan, sorkuntzan eta sustapen kulturalaren barruan aritzen garen pertsona talde batek sortua da. Gure artean, euskal errealitate sozio-politikoari buruzko ikuspegi kritiko ezezkorrak lotu gintuen, azken 30 urteren zehar gero eta enkistatuagoa suertatu dena.

Aldaketa baten egarri ginen. Ez pertsonena bakarrik, ez eta politikena soilik, gizarte kultura zaharberritu, zehaztu eta eraikiko duen prozesu baten aldaketa baizik. Aldaketa bat non balio demokratikoen hedapena, elkarbizitza bakean, aniztasunari errespetua, eta euskal hiritar guztioi norbanako libertateen aukera guztiak bermatuko dizkigun gobernu bat beharrezkoa dugun. Eta, zehazki, botereak ez erabilitako kultura bat, adierazpen guztiei irekia eta hiritarren zerbitzura jarria.

Horregatik PSE-EE-ren alde egin genuen izandako hauteskunde hauetan, gure alderdi – independentziatik, bere proposamenek gure aldaketa nahiekin bat egiten zutelakoan.

Orain gobernu sozialista berri bat dugu, bere txanda da gure nahiak errealitate bihurtzeko. Jakin badakizkigu ahalegin honek gainditu beharko dituen zailtasunak, ez bakarrik politikoak, baita ere urteotako diskurtso huts eta direkziobakarreko egintzen inertziatik etorriko direnak. Denbora behar du egitasmo honek , ekinaren ekinez, instituzioek eta hiritarrok konpartitu beharko duguna.

Hori dela eta, “Cultura Abierta – Kultura Irekia” sortzea erabakitzen dugu orain, iraunkortasuna xedea izanik. Hiru ardatz nagusik bideratuko dute gure geroko jarduera.

Lehendabizi, orain arteraino gure lehen pausuak kolektibo bezala gidatu dituen jokabide-kodea aro berri honetan ere mantentzea: gure iritzi-independentzia, bai banakakoa nola taldekoa ere, edozeinen aurrean; pentsamenduen aniztasuna eta akordioak bilatzen dituen barneko eztabaidan oinarritutako kultura bat. Azken batean, elkarbizitza demokratiko bat zeini, edozein arlotatik gure kezkekin bat egiten duten kulturgintzarekin lotutako pertsona oro gehitu nahi diogun.

Bigarrenik, gure gizarte barruan askotan ezkutuan dauden ideia ezberdintasuna eta proiektu sortzaileak azaleratu nahi ditugu gure egintzen bidez. Bidea izan nahi dugu eta oso beharrezkoa den eztabaida kultural baten eragileak: gure gizarteak, gizarte modernoa, anitza eta munduari irekia den neurrian, gaur egun dituen erronken aurrean gure kezkei lehentasuna emango diona. Orain hasten den etapa berri honetan, gizarte bezala zer garen eta zer izan nahi dugunaren kontakizunak gure asmo eta irudi kolektiboak barnera ditzanaren premian gara. Kultura demokratikoa bultzatzea da gaurko aldaketaren erronka bat.

Azkenik, hiritarren parte-hartzearen sustapena gure gain hartzen dugu, bereziki kultur eragileena, gizarte aldaketa politiko eta kulturalean. Aldaketa hau ez da gauzatuko soilik egintza instituzionalaren bidez, aitzitik, hiritarren esku-harmena beharrezkoa da sakon eta iraunkorra izatea nahi badugu. Zentzu bikoitz batean: gizartearen aldetik, aldeko bultzada etengabea bezala eta, aldi berean, aldaketak bete behar dituen helburuen burutzapenean ikuskatzaile bezala. Helburu hauek gobernuaren jokabidean dute abiapuntua, herritarrei norabidetua, gardena eta gizarte eragileen ahotsaren entzule. Honen xedez, “Cultura Abierta – Kultura Irekia” elkarte honek hiritar proposamen eta eskamenak bidera ditzaketen sareak suspertuko ditu, sektore artistiko eta kulturaletan iturburu daukatenean modu berezi batean.

Dokumentuak: Kultura, gaur