Gaiaren erdirainoko bidaia
Luisa Etxenike
Eusko Jaurlaritzako sailburuek legealdi honetan 1,6 milioi eurotik gora gastatu dute atzerrira egin dituzten bidaietan. Zenbateko honen erdia ia, Gizarte Gaien Sailari dagokio. Agintari politikoek atzerrira bidaia ofizialak egitea oso ohikoa da, baina horretarako, beharrezkoa da bidaia horiek finantzatzen dituen gizarteari (kasu honetan euskal gizarteari) onurak ekartzea, hau da, zergapean dauden herritarrek argi ikusi behar dute zein izan diren lortu diren merkataritza edo kultura trukeak, sinatu diren lankidetza edo kooperazio zientifiko edo akademikoko hitzarmenak, zein ate ireki zaizkien enpresa, profesional edo sortzaileei, edo zein mekanismo jarri den martxan gure herrialdearen ezagutza atzerrira zabaltzeko edo geure izen ona edo nazioarteko eragina oinarritzeko.
Bidaia horien onargarritasuna horien inguruan jasotzen dugun informazio maila eta xehetasunekin lotuko bagenu, gehienak onartezinak direla ondorioztatuko genuke.
Izan ere, kasu honetan, beste askotan bezala, euskal herritarrok informazio gutxiegi jasotzen dugu, eta gehienetan prentsako titularrak edo azaleko enuntziatuak ikusten ditugu, baina guztiak dira beti azal-azalekoak. Badakigu geure sailburuek bidaiak egin dituztela eta aipatutako zenbatekoa gastatu dutela, aitzitik, ia ez dakigu ezer sarritan handiak izaten diren ordezkari taldeak osatzeko jarraitu diren irizpide, bidaien xede, gauzatu diren helburu eta, orokorrean, Euskadirentzako lortu diren emaitzei buruz (materialak nahiz ez-materialak). Herritarrei sistematikoki, puntualki eta xehetasunekin bidaia honen berri emateak hainbat abantaila dauzka, besteak beste, eztabaida sozialean berehala sarraraziko lituzke, hau da, horien erabilgarritasuna eta zentzuaren inguruko ideiak eta irizpideak eztabaidatuko lituzkete.
Eztabaida hori bereziki botatzen da faltan Gizarte Gaien alorreko bidaien kasuan, izan ere, lehen aipatutako zenbatekoaren heren bat baino gehiago hartzeaz gain (486.466 euro), sail horren babesa jasotzen duten lankidetza proiektuek nola gauzatzen zuzenean egiaztatzeko egiten dira (Bolivian, Guatemalan, Kuban, Palestina, Afganistanen eta Etiopian). Teknologiei esker, unean bertan eta xehetasun handiekin munduko edozein tokirekin harremanetan jartzeko aukera dugula ikusirik, erraza da proiektu horien jarraipena egiteko mekanismo eraginkorrak eta askoz merkeagoak irudikatzea. Horrela aurreztutako ehunka mila euroekin lankidetza programa horiek areagotu eta beste batzuk inauguratu daitezkeela ere pentsa dezakegu. Edo bestela, gizarteko larrialdiei erantzuteko erabil litezke, han nahiz hemen, larrialdiak sortzen diren tokian. Eta horrez gain, beste abantaila bat ere dago, hau da, sailburuak ez lukeenez horrenbeste atzerrira joan beharko, geure gizartearen errealitatera bidaiatzeko denbora gehiago izango luke: hainbeste pertsona lotan aritzen diren kutxazain, etxabe eta txokoetara ofizialki joateko; edo adingabekoek alkohola eskuratzen duten tokietara; edo “patera” etxeetara; edo gutxienekoaren eta zilegi denaren azpitik bizi diren euskal herritarren eguneroko bizitza ikustera joateko. Sailburuak bidaia ofizial horiek guztiak, ezinbestekoak direnak, geure gizartearen erdira egiteko denbora izango luke.

Iruzkinak
alejandro urkidi gacia(e)k idatzi zuen Otsaila 04, 2009 18:04
Luisa :Lotsatu ez zara egiten . Luisa no tienes verguenza. Todo vale , no solo no presentas ni una sola prueba de despilfarro , de malgasto , de descontrol . Se podrá discutir de la eficacia de la pólitica social del departamento de Asuntos Socieles y del de Vivienda . Lo que no podrás comparar nunca , sin que se te caiga la cara de verguenza , es la filosofía , los intentos , las ganas de hacer algo ,el ser coherente con una ideología ,que han demostrado los departamentos que mencionas con cualquier política desarrollada no solo por el gobierno central sino por cualquiera de las autonomías gobernadas por el PSOE. No se si autocalificas tú tambien de intelectual , yo solo soy un currela que no tiene ni puta idea de muchas cosas pero distingo a un trilero desde lejos.
alejandro urkidi gacia(e)k idatzi zuen Otsaila 04, 2009 18:04
Luisa :Lotsatu ez zara egiten . Luisa no tienes verguenza. Todo vale , no solo no presentas ni una sola prueba de despilfarro , de malgasto , de descontrol . Se podrá discutir de la eficacia de la pólitica social del departamento de Asuntos Socieles y del de Vivienda . Lo que no podrás comparar nunca , sin que se te caiga la cara de verguenza , es la filosofía , los intentos , las ganas de hacer algo ,el ser coherente con una ideología ,que han demostrado los departamentos que mencionas con cualquier política desarrollada no solo por el gobierno central sino por cualquiera de las autonomías gobernadas por el PSOE. No se si autocalificas tú tambien de intelectual , yo solo soy un currela que no tiene ni puta idea de muchas cosas pero distingo a un trilero desde lejos.
Oruga Oruguilla(e)k idatzi zuen Otsaila 04, 2009 23:07
Claro Alejandro, supongo que tener vergüenza es no decir la verdad. Qué más datos quieres? No es acaso Madrazo el Consejero que más ha gastado en viajes?
mikel(e)k idatzi zuen Otsaila 05, 2009 10:13
No me estraña que distingas tan bien a los trileros,desde el tripartito no han parado de hacer juegos malabares para darnos el tocomotxo a la mitad,al menos ,de los vascos.
¿En que cubilete está escondida ahora la consulta?.¿Donde está su coherencia?.Para mi lo de menos son los excesivos gastos de representacion.¡A que se ha dedicado el tripartito estos años?¿Que hacia Madrazo en ese gobierno?
Joseba(e)k idatzi zuen Otsaila 06, 2009 09:16
Menos mal que Euskadi no tiene competencias en política exterior porque el gasto seria supino. Desde luego actuaciones como las de Madrazo y otros consejeros en gastos de viaje es un despropósito. Del PNV y EA como partidos de derechas y nacionalistas no me extraña pero lo de EB tiene delito. Están vendidos a derecha nacionalista.