Sartu

Nola deuseztatu behin betiko kultura madarikatua

Álvaro Bermejo

Oscar sariak banatzeko eta martxoaren 1eko hauteskundeetarako 15 egun bakarrik geratzen direnean, Woody Allenen opuskulu kontrakulturalenetik hartuko dut artikulu honetako epigrafea, hain zuzen ere, geuri dagokigun "Kultura"ri buruz mintzatzeko. Geure artean guztia da oso woodyalleniarra. Pantaila zuri batean, Donostiako Zinemaldiak 7,5 milioiko aurrekontuarekin ezingo duela maila mantentzen jarraitu ikusten dut, Cannesekoaren herena baino ez baita. Orduan, fokuak Eusko Jaurlaritzak Kepa Junkera trikitilariari esleitu dion 704.000 euroko diru-laguntza proiektatzen du pantailan; kultura bideratzeko ekintza argia benetan.

Eskandalu horren aurrean euskal musikako 250 profesional altxatu dira dagoeneko, baina Miren Azkaratek bere sailaren buruzagitzan gauzatzen duen kudeaketaren eskandaluetariko bat baino ez da. Oraindik ez dakigu Ajuria-Eneako bulegora iristea lortzeko aukera gehien duten lehendakarigai bien artean eztabaida bat egongo ote den –EBBk ezetz esan du jada-, baina badakigu Kultura Sailak irrati-telebistari 154,9 milioi euroko diru-laguntza emango diola, hau da, Sailaren aurrekontu osoaren % 48,8 (telebista publikoko hirugarren katea finkatzeko eta laugarrena martxan jartzeko diru-laguntza barne). Zertarako behar ditugu lau telebista-kate bakar batean ere ez badugu ikusiko Juan José Ibarretxe eta Patxi Lópezen arteko aurrez aurreko eztabaida?

Galderak ez du erantzunik behar, nahikoa baita erakunde publikoaren aurreko zuzendaria den Andoni Ortúzar jaunaren ibilbidea ikustea, izan ere, ikus-entzunezkoaren mundutik EAJren Bizkaiko lehendakaritzara igaro baitzen. Ardanza lehendakariak antzeko ibilbidea izan zuen, Lehendakaritzatik Euskaltelen lehendakaritzara joan zen, eta Javier Retegui ere, Industria sailburu izatetik Eusko Ikaskuntzako lehendakari izatera igaro zen.

Euskal nazionalismoaren goi-karguen artean “langabezia” hitza ez da existitzen. Antzeko zerbait ere gertatzen da haien gobernu-programa babesten duten argitaletxeen edo ikus-entzunezkoaren industrietan. Kultura Sailak euskarazko liburuen argitalpenerako urtero milioi erdi euro baino gehiagoko diru-laguntza ematen du. Aitzitik, Euskadin argitaratu nahi den gaztelaniazko liburu baterako diru-laguntza bat eskatuz gero, seguruenik José Luís Merinok “Habla Oteiza” liburua argitaratzeko 1.500 euroko zenbateko barregarria eskatu zuenean jaso zuen erantzun bera jasoko duzu. Erantzun ofiziala ez zegoela ezta ehun ale erosteko funtsik ere izan zen.

Dirudienez, badaude funtsak Euskadiko Agiritegi Historiko Nazionala martxan jartzeko, 24 milioi euro, hain zuzen, nahiz eta martxan jartzeko epean bi urteko atzerapena egon. Hala ere, Etxepare Institutuarentzat ez dago inolako partidarik 2009ko Aurrekontuetan, nahiz eta urtarrilaren 7an inauguratu behar zela adierazten den.

Arbitrariotasuna da Jaurlaritzaren kultura politikaren buru, eta gainera, zentzugabekeria harrigarriz beteta dago. Edozein gizarte demokratikotan, Cearsolo eskandaluak Guggenheimen goi-karguen garbiketa eragingo zukeen. Dolarrak erosteko eragiketa penagarriaren ondorioz sei milioi euro galdu zenean ere antzeko zerbait esan zitekeen. “Enpresa pribatuan 20.000 eurogatik kaleratzen zaituzte”, adierazi zuen Price Waterhouse-eko ikuskatzaile batek. Hemen, aldiz, ez da ezer gertatzen. Eta zer esan Balenciaga Fundazioko funts-lapurreta eta administrazioko anabasari buruz? Iruña-Veleiako indusketen kasuan ere antzeko zerbait gertatu zen. Hasieran, aurkikuntzak euskararen jatorriaren oinarritzat jotzeaz gain, geure eremuko kristautasun aztarnarik zaharrenak zirela adierazi ziguten. Aztarnak begiratzea baino ez zegoen adierazitako barregarria edo patetikoa zela ikusteko. Aitzitik, bi urte luze behar izan dituzte guztia iruzur bat baino ez zela ondorioztatzeko.

Kasu horietan guztietan, erantzukizunak egoztean izenak eman dira soilik eta ez dira harago joan. Zigorrak zergatik dira hain laxoak? Zergatik ikusten da hainbesteko konplizitatea eskandalurik handienekin lotuta dauden pertsonekin? Eta zergatik dira hain egoskorrak politika aldatzeari dagokionez?

Gobernuan 30 urtez aritu ondoren, nazionalismoak Euskadin antolatu duen bezero-sarea benetan da mila buruko hidra. Ekitaldien promozioa egiten duten enpresetatik argitaletxe edo ikus-entzunezko ekoizleetaraino, geure kultura-sare osoa boterearen oniritziaz kutsatuta dago eta bertan, posible diren konbinaketa guztiak sartzen dira, odolkidetasunarekiko fideltasunetik mirabetza itsuraino. Horrela soilik lor baitaiteke diru-laguntza eder bat edo prebenda bat, edozein modutan izanda ere. Bezero-sare horretan harrapatuta dago ikerketa proiektu bat finantzatzeko dirua behar duen katedraduna, baita komunikabide publikoetan lan egin nahi duen aktorea eta kanporako baieztapenerako alferrikako ikur den nortasun profil handiko kultura-enbaxada horietara gonbidatua izan nahi duen idazlea ere, eta aldi berean, makulu publikoaren laguntzarik gabe aurrera egitea lortzen duen talentua mespretxatzen da.

Geure kultura alorrean dagoeneko ez da sekretu bat ibilbide profesionalak lotura gehiago daukala kontaktuekin, kidetasunarekin eta arbitrariotasunarekin balio izatearekin, profesionaltasunarekin edo gaitasun pertsonalekin baino. Hala ere, honen guztiaren biktima nagusia Euskal Kultura bera da.

Guztioi iruditzen zaigu egokia erakundeek kultura geure hizkuntza ofizial bietan sustatzea. Bati jaramonik ez egitea gaitzesgarria da, baina are gaitzesgarriagoa da ahalegin guztiak bestean soilik zentratzeaz gain, Lakuako postulatuen alde agertzen direnetan zentratzea, horrek argi erakusten baitu erakundeek kultura bideratzen dutela. Are gehiago, sormenik askeena mozten ari dira eta arnasketa lagundurako makineria zaratatsu batek elikatutako simulazio otzana mantentzen dute.

Euskal gizarte osoa da zentzugabekeria honen kalteak ordaintzen dituena. Eta prezioa proiektu, plan eta diru-laguntzen artean banatzen diren 468 milioi euro horiek baino askoz altuagoa da. Zenbateko horri gizartearen modernizazioa atzeratzearen ondoriozko kostuak ere gehitu beharko genizkioke.

Ekonomiek eta kulturek ezin dute etengabe fikzioan oinarritu, egun bizi dugun krisiak erakutsi digun bezala. Lehenago edo beranduago Euskal Kulturaren kudeaketa txarra geure kalterako izango da. Ordurako ez dadila beranduegi izan joera aldatzeko.

Donostia – 2009ko otsailaren 11 – Álvaro Bermejo

Dokumentuak: gaur

Iruzkinak

Lorena(e)k idatzi zuen Otsaila 19, 2009 11:52

De diez sobre diez: bErmejo siempre da en el blanco, pero es que esta vez lo hace con una contundencia apabullante. no deja títere con cabeza. y lo digo con todo conocimiento, porque el mundo de la cultura vasca "oficial" no es otra cosa que un monumental teatro de títeres, una pantomima multitudinaria y sectaria sufragada con dinero público. Duro y a la cabeza, ha llegado el tiempo de desenmascararles.

Antonio Iturbe(e)k idatzi zuen Otsaila 19, 2009 12:36

Más que bermejo, se pone uno rojo de vergüenza ajena cuando se lee este artículo donde un periodista con cabeza y otros órganos igual de bien puestos dice lo que más o menos se intuye pero nadie termina de contar de manera exacta y precisa. Y además sin aspavientos, porque tampoco hacen falta, sólo contando lo que se cuece, sobran más comentarios. Mis felicitaciones a Álvaro Bermejo.

Naira Goyeneche(e)k idatzi zuen Otsaila 19, 2009 13:03

Guaau... ¿Eres el mimos Antonio Iturbe qué dirige la revista "Qué Leer"? Pues si es así, ¡qué nivelazo! La red te acoje como colega de honir desde este mismo instante. Ahora ya sólo falta que publiques el artículo de Bermejo en el "Qué leer", aunque sea en la sección de "letraas Vascas", que falta nos hace. Con un besazo de mi parte.

Paula(e)k idatzi zuen Otsaila 19, 2009 18:13

Totalmente de acuerdo con losd postulados de Bermejo. Ya era hora de que se dijeran las cosas tan claras, negro sobre blanco y con todas las cifras en la mano. Enhorabuena y adelante. Patxi aurrera!

Ruben Mateos(e)k idatzi zuen Otsaila 20, 2009 13:13

Buen artículo. No sólo la gestión es nefasta de la cosa cultural, sino que además todo tiene un enfoque exclusivamente local, floklórico y antiguo. Les da miedo la apertura y la pluralidad, y la ETB1 da una imagen irreal de cómo es el País.