Una red de creedores
Imanol Zubero
Jorge Wagensberg-ek honakoa idatzi zuen: “Sinestuna zera da, bere sinesmena errealitatearekin alderatzeko behar handia sentitzen duena, sineskorra, aldiz, behar hori maila ertainean sentitzen duena da eta azkenik, sineslea da behar hori inolaz ere sentitzen ez duen pertsona”. Eta honela bukatzen zuen: “Gizateriak bere mesederako egin dituen gauzarik onenak sinestunei esker eta sinesleen aurkakotasunari aurre eginez izan dira”. Sinestuna ironikoa, eszeptikoa eta zuhurra da. Ez da ezinbestean zuhurra bere helburuetarako, baina bai jardunean. Badaki dena ez dakiela eta badaki oso gutxi egin dezakeela. Zehazki, badaki aurrez ikusteko baino gaitasun handiagoa daukala egiteko eta proiektuekin eta gauzatzeekin begia eta triparekin gertatzen den gauza bera gertatzen dela: hau da, azken hau beti betetzen dela lehenago, eta ondorioz, nahiak eta aukerak bereizten ez badakigu, emaitza ezinbestean izango da indigestioa. Sinestunak, ororen gainetik, bere arrazoi propioetatik urruntzeko gai izan behar du.
Baliteke sinestun eta sinesleen arteko bereizketa sailkapen teoriko bat izatea, errealitatea adierazteko modu bat izan beharrean. Seguruenik sinestun handienak ere bere barrenean Jainko baten menpe erortzeko zain dagoen sinesle bat izango du, eta sineslerik sutsuenak ere, noizbait, zalantzaren bat izango zuen. Hala ere, bereizketa horretako eredu biek ez dute errealitatea deskribatzen, baina oso baliagarriak dira pedagogia politiko jakin bat bideratzeko.
Nolakoa da hezi nahi dugun herritarra? Hausnartzen edo kritikarik egiten ez duen herritar ase eta zorrotz bat? Hau da, sinesle bat? Harean marra berri bat egin behar dugu. Emadazu sinestun bat, bere joera politikoa zeinahi izanda ere, eta adostasunera iritsi ahalko gara. Baina sinesleak... aiene! Horiek beste kontu bat dira. Sineslearentzat mugak babestu (bereak) ala eraitsi (besteenak) beharreko elementuak dira, baina ez dira inoiz ere besteekin hitz egiteko guneak.
“Arrazoia dutela ziur ez dauden pertsonen alderdia sor daiteke? Horixe izango litzateke nire alderdia. Nolanahi ere, ez ditut nire uste berekoak ez direnak iraindu nahi. Horretan soilik naiz originala”. Albert Camusek 1949ko uztailean adierazitako hitzak dira. Eta honela jarraitzen zuen: “Egungo munduak beren dotrinarekin osoki identifikatzen diren pertsonak behar ditu, hau da, beren sinesmenen menpe egonik, helburu ezarriak lortu nahi dituzten pertsonak. Mundua dagoen moduan, horrelako pertsonak egotea ona baino txarragoa dela uste dut. Baina azkenean onak garaitzea lortuko duela pentsatuz, nire ustez, beharrezkoa da bestelako pertsonak ere egotea eta horiek ñabardura ahula babestu nahi izatea...”. Esaldiak jarraitzen du, baina ni hor geratuko naiz.
Ñabardura ahula babestea. Mundua gero eta konplexuagoa eta irekiagoa dela kontuan izanik, sinestunak izango dira politika posible izan dadin ezinbestekoa den gris koloreko eremu bat mantentzearen beharra ulertuko eta ahalbidetuko duten bakarrak. Ñabardura sustraitu eta loratu ahal izateko espazio bat, alegia. Bestela, sinesmenek ezinbestean egingo dute talka.
Esaldi horiek idazten ditut Berrikuntza Sarea Bilboko Euskalduna jauregian aurkeztu ondoren. Sare hori sinestunen sarea da, ez sinesleena; bertan, emakumeek eta gizonek arrazoi on askorekin lan egiten dute, baina ez daude ziur arrazoia daukatela; ñabardura ahula babestu nahi duten pertsonek osatzen duten sare bat da. Mila esker.

Iruzkinak
Txetxu(e)k idatzi zuen Otsaila 15, 2009 11:02
Gracias también a ti Imanol por avivar y dar juego a los 'grises creedores'.
Seguiremos jugando, eso intentaremos, en el campo de las actitudes quizás tan claves en estos momentos donde es más necesario que nunca una cierta ortopraxis vivencial.