Sartu

Ezkerra, krisia eta aldaketa

 

ÁLVARO BERMEJO

Krisiaren aurreko estrategia guztiak jaso zituen Borgesek ipuin hartan, baita adar bitan banatzen diren bideen Lorategiaren madarikazioa eta magia deskribatu ere. Hasieran, Ezkerrak eta Eskuinak hitz egiten zuten Aldaketari buruz. Zapatero presidenteak jarrera aldaketa eskatzen zuen oligarkia finantzarioaren aurrean, oposizioan, Rajoy bat zetorren Patxi Lópezekin Gobernu aldaketa eskatzen zuenean –lehenengoak estatu mailan eskatzen zuen, eta azkenak autonomia erkidegoan. Eta guztiek beretzat hartu zuten Obamaren «Yes we can» -Bai, ahal dugu- eslogana, nahiz eta inor ere ez den ausartzen zer, nola edo zein modutan egin dezakegun esatera.

 

Borgesen lorategian murgilduta egonda, ez da antzematen amildegiaren ertzera eraman gaituen hazkunde ekonomikoko ereduan aldaketaren bat markatzen duen bide berririk. Ezkerrean Max Weberren tesiek indarrean jarraitzen dutela ere pentsa liteke, hau da, bere ustez, kapitalismoa makinaria gupidagabe bat da eta kritika gogorrenak ere, etengabe birsortzeko erabiltzen ditu. Kritikarik interesgarrienetariko bat André Gorz-ek azaldu zuen bere burua hil baino pixka bat lehenago. Artean Wall Streeteko kraka inork ere igartzen ez zuenean, Gorzek kapitalismoa bere oinarrizko balore guztiak dinamitatu ondoren berpizteko gai ez zen zonbi antzeko bat zela zioen.

 

Pentsalari frantziarrak kapital pilatuaren balioa ezin zela produktibitatea areagotuz ezta merkatuak hedatuz ere handitu adierazten zuen. Eta aldi berean, soldata altuenak jasotzen zituzten langileak gainontzeko guztien egoera okerragotuz langileria murriztean oinarritutako enpresa-hazkunde formulen ondorioz, enpresa handiak Hirugarren Munduan oso gutxi ordainduz deslokalizatzearen alde apustu egitearen emaitza bera lortuko litzateke Aukera hori mozkin tasa altuak mantentzeko eraginkorra ez zenez, “adituek” lasterbide suizida bat aurkitu zuen: finantza-merkatuetara jotzea eta fikziozko kapitalak mugarik gabe balorizatzean oinarritutako sistema ahul bat eraikitzea.

Gaur egun porrot egitear dagoen Martinsa-Fadesa higiezinen agentziaren balioa % 19.000ra arte handitu zen eta bere jardunbidearen paradigmak argi erakusten du zein den iradoki diguten bizimodua. Toki guztietatik esaten ziguten fikzioa mantendu eta kontsumoa areagotzeko zorpetu behar genuela eta inork ere ez zeukana gastatu behar genuela. Bankuak eta Gobernuak pozarren zebiltzan amildegiaren ertzean. Haiek izan baitziren herritarren arriskutik mozkinak atera zituztenak. Eta Gobernuek BPGaren hazkuntzaren inguruan egiten zituzten iragarpenen berri eman zuten, paradisuaren moduko etorkizuna zetorrela esan ziguten bat-batean sistemaren barne-eztandari bira emateko gai ez dela erakutsi duen iraultza teknologikoan.

 

Bestalde, Estatua oinazeak konpontzen saiatzen den bitartean, krisi honen arazo larriena ez dela defizit publikoa edo familien zorra ikusi dugu. Izan ere, gauza bat okerragoa da. Lotura sozial guztiak logika bakarraren mesederako sistematikoki suntsitzen ari dira. Bagenekien geure sistema ekonomikoak indibidualismoa eta liskarra eragiten dituela, balore absolutu bilakatu den lehiakortasunean oinarritzen baita. Baina orain, harreman guztiak modu lotsagarrian merkataritzako harreman bihurtzen ditugu.

 

Garai batean liburu bat edo egunkari bat eta garbigailu bat oso salgai desberdinak ziren, eta horiek lantzeko prozesuan parte hartzen zuten langileek beste balore batzuei ematen zieten lehentasuna industria-mekanika hutsaren gainetik. Orain muntaketa-kate berean egiten dugu lan eta haren benetako balore bakarra merkatuko liderra izatea da. Balore soziala ez da mozkinen balantzeetan azaltzen. Sormenak eta banakoen autonomiak ekoizpen egiturekin talka egiten dute eta gaur egun, ekoizpen egiturek murrizketak ezartzen dituzte sistemak iraun dezan. Bitartean, badirudi botere publikoek egiten duten gauza bakarra enpresei langileak astiroago kaleratzeko akordioak sinatzea dela, baina aldi berean, kontsumitzen jarraitzea gomendatzen dute eta dena mirari bati esker edo konponduko dela espero dute.

 

Hayekek zioen bezala: “gizartea eskuragarri dauden ondasunen jabe izateko lehiatzen diren” gizabanakoen multzo bat da. Lehiakortasunaren zentralitate hori da, hain zuzen, kooperazioa eta solidaritatea ekuazioaren beste muturrean kokatzen dituena: Ezkerretik, benetako aldaketa politika baterantz bideratutako urratsak markatu beharko lituzkeenean.

 

Patxi Lópezek «beste Euskadi bat posible dela» dioenean irizpide hauek ere barne hartu beharko lituzke bere dekalogoan. Politika eta gizartea barne hartzen dituen kontraesan horretan oinarrituz Euskal Herriaren ekonomiarentzako beste ekonomia bat eraikitzea ere posible baita. Kanpainaurrean momentuz ez dut Ezkerreko politika berri batek izan beharko lituzkeen oinarrizko aipatzen baloreak entzun, adibidez, autolaguntza eta erantzukidetasuna, berdintasuna eta elkartasuna, baina horiexek dira indarrean dagoen «merkatu gizartea»ren aurreko aukera bakarra.

 

«Gizarte Ekonomia»z hitz egitea ez da bekatu bat. Hau da, enpresan pertsonei kapitalari baino garrantzi gehiago ematen zaio, baina eraginkortasun profesionalari eta enpresaren errentagarritasunari uko egin gabe, kudeaketa parte-hartzailea eta demokratikoa da eta finantzaketa kupulek biztanleria aktiboarekin guen konpromisoa eta erkidegoan duen inplikazioa, elkartasuna, gizarte-erantzukizuna eta garapen iraunkorra oso garrantzitsuak dira.

 

Baina ezinezkoa da hori gauzatzea politikaren arloa frontetan zatitua badago. Hori dela eta, Euskal Herriaren lehentasunetariko bat Adostasun Gobernu bat ezartzea eta bertan, herritarrek alderdien estrategiek baino garrantzi gehiago izatea da. Horrek baldintzatzen du Ezkerra izatea ala ez izatea.

 

Kontua ez da “Estatuko Kapitalismo” berri bat asmatzea eta horretarako kontratazio publikoa biderkatzea. Horrela, bide guztiak bitan banatzen diren lorategitik irten beharrean, atzean geratu den sistemaren egiturako akatsak arintzea soilik lortuko baikenuke. Iraganeko irtenbideen alde apustu egiten badugu ez dugu etorkizunera begirako aukerarik bilatuko. Baina gaur egun bestelako irtenbideak behar ditugu. Baina konponbide horiek gizarte-kapitaletik soilik irten ahalko dira, nahiz eta hondamenera eraman gaituen ekonomia finantzarioak hainbat aldiz iraindu duen.

 

Ezkerraren egitekoa da Aldaketaren buru izatea, baina aldaketa hori gauzatzeko ezinbestekoa da pertsonak eta taldeak intelektualki eta emozionalki ere bizitzeko egokiagoa den eta egitura komun eta itxaropen berriak dauzkan gizarte bat elkarrekin eraikitzeko inplikatzea.

 

Badakit, erraza da esatea. Baina hitzetatik ekintzetara benetan igarotzeko modu bakarra da.

 

Dokumentuak: gaur, economía

Iruzkinak

Lorena López de Arriortúa(e)k idatzi zuen Otsaila 12, 2009 17:17

Una aportación de peso y con ideas propias. De las de cortar y pegar en el cartel de la Casa del Pueblo. Mis felicirtaciobes para el Sr. Bermejo y para vuestra página.

Lukas(e)k idatzi zuen Otsaila 13, 2009 09:40

Suscribible de principio a fin, con la alegría añadida de ver que un tipo tan independiente como Álvaro se incorpora al Cambio. A mimarlo, colegas.

Francisco Gragera Delgado(e)k idatzi zuen Martxoa 13, 2009 09:48

Estoy muy de acuerdo con lo que manifiesta el Sr.Bermejo.Añadiría,que López y todos los que votamos cambio,bajen más a ruedo en la calle y dejen de ver los toos desde la barrera.Quisiera ver en el Gobierno de Patxi,por ejemplo a un comerciante de calle.Paco Yeste