Sartu

Amets bat geneukan, proiektu bat daukagu

 

Imanol Zubero

 

Amets bat geneukan: gizalegezko euskal aberri atsegin bat eraikitzea, alegia. Gogor egin dugu lan hori egia bihur dadin. Gaur amets hori arriskuan dagoela ikusten dugu. Seguruenik horrexegatik gaude orain hemen, Berrikuntza Sarean parte hartzen.

“Egiteko berri batek lehenagokoa ordezkatu zuen: geure ametsetako erkidegoa eraikitzea baina neurri handiago eta batasun ausartagoekin”. Stefan Zweig asmo horrekin joan zen Hegoamerikara 1936ko udan, Europa humanista eta demokratikoa Espainiako josturetatik urratzen hasi zenean. Garai hartan, Zweig-ek Europako amets unibertsalista eta kosmopolita Gerra Zibilaren basakerian itotzen hasi zirenen hatzaparretatik salbatu zitekeela pentsatzen zuen. Azken finean, askatasuna, tolerantzia eta humanismoaren zuhaitzak behin eta berriz fanatismoaren aizkoraz gauzatutako erasoak jasan zituen arren, amets horren haziek bizirik zirauten. Zweig-ek Castellio contra Calvino lanaren bukaeran zera idatzi zuen: “Beti egongo da humanismoaren eta tolerantziaren eskubideen aldeko borroka zaharrari berriro ekiteko betebeharra gogoratuko duen norbait”.

Euskadin ere sustraietatik humanismoa eta tolerantziaren izenean eraikitako erkidego batekin amets egin dugu. Amets egin dugu, bai, eta gogor ahalegindu gara amets hori egia bihur dadin. Eta egiteko horretan, José Ramón Recaldek dioen bezala, euskaldunon arazo nagusiari egin diogu aurre: nortasun maila handia baina gutxieneko egitura maila duen gizarte bat izateari, hain zuzen. Konstituzioa eta Estatutuarekin barneratze itun bat adostu genuen bestela ezinezkoa den egituraketa hori lortzeko. Itun horri esker, geure nortasunak, askotarikoak direnak, bizikidetza giroan adierazi ahal izan ditugu. Baina azken hamar urteotan, Ibarretxek Lehendakaritza eskuratu zuenetik, egituraketa hori gero eta egoera txarragoan egon da nortasun nazionalista indartzeko politika arduragabe baten eskutik.

“Zein da defendatzen duzuen nazioa, espainiarra ala euskalduna?”. Horixe da Iberretxek Eusko Legebiltzarrean politika orokorreko eztabaida batean Patxi Lópezi erantzutean esan zuena. Jainko maitea, nahikoa da! Ez dugu pixka bat ere aurrera egin amonak honakoa abesten zidanetik: “Cómo quieres que una luz alumbre dos aposentos, cómo quieres que yo sea vasco y español a un tiempo”. Amonak arrazoi askogatik abesten zuen hori, baina guztion lehendakaria izan beharko zukeen horrek ere abesti bera kantatzea! Baina ez. Hamar urte daramatza benetako euskaldunak eta onenean ere euskaldunak administratiboki soilik direnen arteko bereizketa egiten. Beti beste nazio bat defendatzen dutela susmatzen.

Nazionalismoak bultzatuta Euskadi nazio gisa eraikitzean porrot egin dute elkarrekin askatasunez eta bakean bizitzeko espazio publiko komun eta adostu bat eratzeko zereginean. Euskal nortasuna modu baztertzailean ulertzean, hau da, nortasun nazionalista dela ulertzean, euskal nazionalismoaren aldarrikapen alderdikoia den zerbait Euskal Herriaren aldarrikapena dela adierazten dute, eta guztion sentimendu eta konpromisoak bereganatzen dituzte. Eta horrek afektu, sentimendu eta emozioen deriba maltzurra eragin du: gero eta urrunago gaude elkarrekin zerbait nahi izatetik, eta gero eta hurbilago gaude elkar maitatzeari uztetik.

Guztion Euskadi, hau da, nazionalistak ez diren euskaldunen, euskaldun euskaltzaleen, espainiar baino euskaldunago direnen, espainiar bezain euskaldunak direnen, euskaldun baino espainiarragoak direnen, ez bata ez bestea ez diren euskaldunen, eta ororen gainetik internazionalistak edo lesbianak edo ezkertiarrak edo jazz-zaleak garen euskaldunon Euskadi autogobernatua izateko konpromisoa gaitzesteari uzteko ordua da. Euskaldun asko hain konprometituta daude herrialde honekin, beren bizitza ere galdu baitute Euskadi defendatzen.

Hori dela eta, egiteko nazionalista zaharraren ordez, egiteko berri bat ezarri behar da: euskaldunon erkidegoa eraikitzea baina neurri handiago eta batasun ausartagoekin”. Eta egiteko honetan lehenengo urratsa guztion artean askatasuna eta eskubideen aldeko esparru komun bat finkatzea da, bertan, geure nortasunak (askotarikoak eta aldakorrak direnak) garatu ahal izateko eta geure afektuak bizi ahal izateko.

Nortasun eta sentimenduen aniztasun konplexu horren ondorioz pentsatzen dugu Euskadi bere gain ixtea lortu nahi duen proiektu politiko oro doilorra dela. Esparru politiko zabal eta barneratzaileagoetan esku hartzen duen gizarte autogobernatu bat egoteak soilik saihestuko du aniztasuna homogeneo bihurtzen saiatuko den kudeaketara jotzeko tentazioa. Nire ustez, horrexetan datza euskal bidegurutzea. Etorkizunean “gu” Euskadin gaurkoa baino kontzeptu itxiagoa ala zabalagoa izango den jakitean, hau da, homogeneoagoa ala anitzagoa izango den, “geu-bakarrik” ala “geu-besteekin-batera” izango den.

Eta egia da: beste nazio bat defendatzen dugu. Baina ez da nazio hipostasiatu bat, euskalduna ala espainiarra dena, edo zehazki nola gauzatzen den kontuan hartzen ez duena. Geure ametsa defendatzen dugu. Imanolek honela abesten zuena berria amesten dugu: “Nire euskaltasuna baso bat da, eta ez du zuhaitz genealogikorik. Nire euskaltasuna bide bat da, eta ez du zaldizkorik. Nire euskaltasuna bertso bat da, eta ez du txapelik. Nire euskaltasuna pekatu bat da, eta ez du mea-kulparik”.

Euskaltasun hori, zuhaitz genealogikorik, zaldunik eta txapelik gabeko euskal aberri hori, proiektu bat da oraindik. Baina egia bihurtzetik askoz hurbilago dago.

 

Dokumentuak: euskadi

Iruzkinak

Edu(e)k idatzi zuen Otsaila 11, 2009 11:13

Yo lo tengo claro ... apuesto sin lugar a dudas por el “nosotros-con-otros”

Javier(e)k idatzi zuen Otsaila 12, 2009 03:19

Cuando la libertad ideológica (la del Art. 16 de la Constitución), la má importante de todas las libertades, deje de estar vigilada por el "Gran Hermano" nacionalista que te "nomina" con pistola, entonces los derechos de las personas fluirán con intensidad de esa fuente rica que es la libertad de ideas, y harán posible que la categoría "ciudadanía" llegue a ser una realidad en Euskadi.
Trabajamos para que sea así..., y pronto así será.