Sartu

Inaxio Uria eta Isaías Carrasco; herritar berdinak ziren?

Óscar Rodríguez Vaz

Bi hilabete baino gutxiago igaro dira ETAren azken hilketatik. Berriro ere, atentatua ANV-EAEren gobernupeko udalerri batean gauzatu zuen, eta berriro ere, udalaren buruzagitzan gutxiengoan zihardutenek beste alde batera begiratu zuten, eta horrela, azken hiru hamarkadetan hainbestetan ikusi dugun terrorismoaren menpekotasunaren eta koldarkeriaren komeria errepikatu zen.

Duintasun falta horren ondorioz, EAJ publikoki izan zen Azpeitiko alkateari tokia kentzeko ekimenaren buru eta zailtasunak izan dituen arren, azkenean, EArekin zati bateko akordio batekin burutzea lortu du. Pozten naiz. Eta Euskadiko demokrata guztiak ere pozten direla uste dut. Baina gizarte honek terrorismoaren gaitzak azken urteotan kendu digun osasun demokratikoa pixkanaka berreskuratzeko eta XXI. mendean hain oparoa den herrialde honetan “zurien” eta “beltzen” artean desberdintasunak daudela pentsa ez dezaten beharrezkoa da duela hilabete batzuk gertatu zenaren inguruan hausnartzea eta norabidea zuzentzen saiatzea.

Arrasaten gutxiengoarekin gobernuan zegoen alkatea Isaías Carrascoren hilketaren ondoren tokitik demokratikoki kentzeko saiakuntzaren berri duten guztiek gogoratuko dute EAJk hasieran zentsura mozioari bere babesa ez emateko erabili zituen arrazoiek 24 ordu iraun zutela. Alderdiko buruek 24 ordu behar izan zituzten beren jarrera artezteko. Neure alderdiak defendatzen duenari jarraiki, publikoki aintzatetsi genuen jeltzaleen jarrera eta nik neuk ere, berriro zoriondu nahi ditut. Egia esan, Eusko Jaurlaritzan EAJren bazkide gisa diharduten alderdi biek (EA eta EB) ez zuten lagundu zentsura mozioak aurrera egin zezan eta horretarako erabili zituzten arrazoiak aitzakia hutsak izan ziren eta ezinbestekoa dena galarazteaz gain, osagarria kategoria bilakatzea lortu zuten.

Demokrazia orotan, hots, bizikidetza antolatzeko sistema kolektibo guztietan daude zeharkatu ezin diren marra gorri batzuk- Marra horiek bizitza eta heriotza, demokrazia eta totalitarismoa, duintasuna eta duintasun gabezia banatzen dituzte. Azpeitian ordezkaritza duten alderdi guztiek oinarri horiek ezin hobeto ulertu dituzten arren, dirudienez, Arrasaten ez ziren berdin ulertu.

Aitzakiak ez dira nahikoa. Eztabaida ezinbestekoak diren gaietan kontzentratu behar da, balore demokratikoetan, herritarrentzat eredugarri izatean eta askatasuna eta demokraziaren pedagogian. Eztabaida, azken finean, gizartearen duintasunean kontzentratu behar da. Eta euskal herritar gehienen ustez, EAk eta bereziki EBk Arrasaten ETAren biktimekin eta haren alde agertzen direnekin (edo haren hilketen aurka azaltzeko adorerik ez daukatenekin) hurbiltasun berdina mantendu nahi izatea ulertezina da.

Udalerri horretako herritarren bizitzarako garrantzirik kendu gabe, nire ustez, ez da hain garrantzitsua mozioa aurkeztu baino lehen gobernuaren programa alderdi demokratiko guztien artean hitzartu den ala ez. Izan ere, berriro diot, ez naiz ez espaloiei, ez parkeei, ez trafikoari buruz ari, ezinbestekoa denari buruz ari bainaiz. Nolako “sozialdemokraziak” (euskalduna, noski) edo “benetako ezkerrarenak” ematen die lehentasuna ondasun materialei gizabanakoaren askatasunaren gainetik eta haren eskubide nagusiaren gainetik, hau da, existitzeko eta askatasunean bizitzeko eskubidearen gainetik?

Iraganeko aitzakiek ez dute XXI. mendeko Euskadirako balio. Aitzakia horiek geure gizartearen zati handi bat beldurraren ondoriozko isiltasunaren bitartez geldiarazten dute. Aitzakia horiek euskal gizartearen gehiengoaren eskubideak urratzen dituzten pertsonak zilegitzat jotzen dituzte. Azken finean, aitzakia horiek euskal herri honetan eta beste batzuetan ekintzen bitartez inposatu den erregimen totalitarioaren jatorria dira.

Hortaz, terrorismoaren kontra borrokatzeko inoiz baino egoera hobean egonik, beharrezkoa da hura babesten dutenen zilegitasuna kentzeko lanean jauzi kualitatibo bat egitea. Gizarteari, oro har, ulertezina iruditu diezaioke alderdi politiko demokratiko guztiek ANV-EAE gobernuan gutxiengoan daukaten udaletan aho bateko erantzunik ez egotea, eta are gehiago asteazkenean Busturian gertatutako ikusita. Baina, zalantzarik gabe, ziur nago Arrasateren kasuan ez egitea guztiz gaitzesgarria irudituko zaiola, bereziki, Azpeitian posible izan dela ikusi ondoren. Azpeitia ez da Arrasate bezain euskalduna ala? Alderdi demokratikoek ez dute udal bietan zinegotzien gehiengoa osatzen ala? Inaxio Uria eta Isaías Carrasco ez ziren herritar berdinak ala?

Dokumentuak: euskadi, gaur

Iruzkinak

gemma(e)k idatzi zuen Urtarrila 28, 2009 18:56

ole, ole..me ha gustado mucho tu artículo...se lo he imprimido a mi padre......¿quién sabe??

Oruga Oruguilla (Oruga)(e)k idatzi zuen Urtarrila 29, 2009 23:44

Pues a mí me da, Gemola, que eso está bien complicado (lo de tu padre, digo). Besos

Jon(e)k idatzi zuen Urtarrila 30, 2009 09:33

Desde luego en este país sigue habiendo partidos que tratan a las victimas de manera diferente. Tanto Isaías como Ignacio eran vascos que trabajaban por su país, pero la actitud de EA, y también la de PNV y EB, en Arrasate y Azpeitia deja en evidencia que hay diferentes maneras de actuar ante la barbarie terrorista dependiendo de a quién vaya dirigida. Este nacionalismo gobernante es indigno de seguir al frente de la lehendakaritza.