Sartu

Aldaketa nahi dut nire ustez ETAren kontrako borrokan benetako eredua izan zaretelako eta egunero bizitza eta askatasunaren defentsan ematen duzuen adibideagatik.

Lurdes Auzmendi

Gaztetan halako ibilbide bat izan genuenontzat uste dut aldaketa handia dela Euskadiko Alberdi Sozialistarekin bat etortzea. Frankismoaren urte haietan ETAn (nire kasuan polítiko-militarrean) ibiltzetik alderdi ez nazionalista baterako bidea ez da, noski, erraza izan. Edozertan ibili ginela ere, euskal nazionalismoaren ideologia erabat errotu zen gure baitan, ia nagusiki hortik baino ez genuelako edaten.

Politikaren mundutik urruntzen saiatu arren, ETAren basakeriek begiak ireki zizkidaten, eta protesta isilen urteak etorri ziren, gerora areagotu eta jendetsuagoak bihurtu zirenak. Inguruan, ordea, eta batez ere euskal munduan ezkerrekotzak beraien buruak zeuzkaten asko ikusi izan ditut beti “bai baina ez” , “hauen kontra bai, baina beste horien kontra ere bai” jarrerarekin, azken batean ezer egin gabe, beste aldera begiratuz.

Gizakion bizitza eta askatasuna beste edozein gauzaren gainetik defendatu beharrekoak direla sinetsirik, ezin dut eraman ETAren basakerien aurrean axolagabe edo epel jokatzea; hor ez dago nire ustez erdibiderik.

Alderdi Sozialistako militanteek oro har eta bereziki Euskadiko Alderdi Sozialistakoek sufritu duten eta gaur oraindik sufritzen dutenagatik eta beti izan duten jarrera guztiz irmoagatik, elkartasun sentimendu sakon bat sentitzen dut alderdi honekiko, nire ustez ideologietatik haratago doana.

ETAren kontrako borrokan behar nuen erreferentzia izan zaretelako, bizitzaren eta askatasunaren defentsan erakusten duzuenagatik, askatasunean biziz euskal gizarteak behar dituen garapen guztiek bidea aurkituko dutelakoan nagoelako, aldaketa nahi dut.

Dokumentuak: gaur

Iruzkinak

Oruga Oruguilla(e)k idatzi zuen Otsaila 05, 2009 11:25

Qué bueno, Lurdes, qué bueno!

MARTA(e)k idatzi zuen Otsaila 05, 2009 11:59

Palabras como las tuyas engrandecen el orgullo que una siente por haber estado siempre en el mismo sitio. Gracias por tus palabras.

mikel(e)k idatzi zuen Otsaila 05, 2009 13:30

Hermosas y valientes palabras y sobre todo esperanzadoras.

Un abrazo

Ander(e)k idatzi zuen Otsaila 06, 2009 09:10

Desde luego que gente como Lurdes escriba en esta página es una garantia para el cambio. Yo me sumo.

Mendi(e)k idatzi zuen Otsaila 06, 2009 11:41

Chapeau!Lurdes.Menos mal que "cambiamos".Contra la injusticia.Por la libertad.Aurrera.

Txots(e)k idatzi zuen Otsaila 07, 2009 15:14

Como bien dijo Manuel de Irujo "los conversos a la cola".

mendi(e)k idatzi zuen Otsaila 07, 2009 18:48

Txots,tosh,tosh y los sinversos como tu "txistu-larris".

Ekai(e)k idatzi zuen Otsaila 09, 2009 00:17

En del insti de Beasain por entonces, había mucho más para beber y disfrutar de otros brevajes que el nazionalismo ese que dices , politico?----- pero siempre junto con pistola en la poltsa o en el gerriko.
Esa opción fué personal, había mucho más y exponiamos bien los argumentos.

Salud